Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 13:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josue çahartua eta adin handitan cen, eta Jaunac erran cioen: Çahartu çare eta adinetan sarthu, eta leku guciz çabal bat guelditua da, oraino çorteaz berecigabea;

2. Erran nahi da Galilea, Filistinherria eta Jefuri gucia;

3. Eguiptoa urztatzen duen hibai lohitsutic Acarongo mugueara, ipharrera; Canaango lurra, Filistindarren borz erreguettoen artean çathitzen dena, Gaçarrac, Açotarrac, Ascalondarrac, Jetharrac eta Acarondarrac.

4. Hegoaldera dira Hebearrac, Canaango lur gucia, eta Sidondarren Maara, Aphequeraino eta Amorhearren muguetaraino,

5. Eta mugakidetaraino: Libango bazterrac ere, iguzqui-haice alderat; Baalgadic, Hermongo azpian, Emathen sar çaitecen arteo;

6. Mendian egoten diren guciac, Libanetic Maserephotheco uretaraino, eta Sidondar guciac. Ni naiz hequiec xahutuco ditudana Israelgo semeen aitzinetic. Oro eror beitez beraz Israelen primançaren phartera, nic manatu içan dudan beçala.

7. Eta orai lurra çathi dioçoçuete goçatzeco bederatzi leinuei eta Manaseren leinu erdiari,

8. Ceinarequin Errubenec eta Gadec goçamenetan hartu baitute Jaunaren cerbitzari Moisec Jordaneco uraz haindian eman içan dioteten lurra iguzquihaiceco aurkinça-alderat,

9. Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren heguian, eta haranaren erdian, eta Medabaco celhaiac oro Diboneraino,

Irakurri kapitulu osoa Josue 13