Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 12:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Jesurico, Macatico eta Galaaden erdiaren muguetaraino, ceinac baitziren Sehon Hefebongo erregueren mugac.

6. Moise Jaunaren cerbitzariac eta Israelgo semeec jo cituzten erregue horiec, eta Moisec hequien lurra goçatzera eman cioten Errubentarrei, Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari.

7. Hauquiec dira lurreco erregueac Josuec eta Israelgo semeec jo cituztenac Jordanez hunaindian mendebaleco alderdira, Baalgad Libango ordoquian denetic, Seirrera pharte igaiten den mendiraino: Josuec lur hura eman içan cioten goçatzera Israelgo leinuei, ceini bere çathia,

8. Hala mendietan nola celhaietan eta bazter-aldetan. Asedothen, mortuan eta hegoaldean içatu ciren Hethearra eta Amorhearra, Cananearra eta Pherecearra, Hebearra eta Jebusearra.

9. Jericon erregue bat; Hain, ceina baita Bethelen sahetsean, erregue bat;

10. Jerusalemgo erregue bat; Hebrongo erregue bat;

11. Jerimothgo erregue bat; Laquifgo erregue bat;      

12. Eglongo erregue bat; Gacergo erregue bat;

13. Dabirgo erregue bat; Gadergo erregue bat;

Irakurri kapitulu osoa Josue 12