Itun Zaharra

Itun Berria

Jonasen Profecia 4:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta iguzquia ilki cenean, Jaunac manatu çuen haice bero eta erregarri bat; eta iguzquiac jo çuen Jonasen burua, eta saphac ithotzen çuen Jonas; eta bere biciari galdatu cioen hilic utz ceçan, eta erran çuen: Bicitzea baino hobe nuque hilcea.

9. Eta Jaunac erran cioen Jonasi: Uste duçu ongui samurcen çaren hunz-ondoaren ariaz? Eta ihardetsi çuen: Aria dut samurceco heriotzeraino.

10. Eta Jaunac erran cioen: Minkaitz çare hunz-ondo baten ariaz, ceinaren ethorrarazteco ez baitzare behartu, eta ceinaren handiarazten ez baitzare haritu; ceina gau batez sorthu eta bercean hil baita;

11. Eta nic ez othe diot barkaturen Ninibaco hiri handiari, ceintan baitire ehun eta hogoi mila guiçon baino guehiago, beren escuina eta ezquerra eçagutzen ez dituztenac, eta acienda elemenia bat?

Irakurri kapitulu osoa Jonasen Profecia 4