Itun Zaharra

Itun Berria

Jonasen Profecia 4:3-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta orai, Jauna, athera çaçu othoi ene arima ene baitharic; ceren enetzat heriotzea bicitzea baino hobea baita.

4. Eta Jaunac erran cioen: Uste duçu aria onez hasarretzen çaren?

5. Eta Jonas Ninibatic ilki cen eta jarri hiritic iguzqui-alderat; eta beretzat eguin çuen han itzalpe bat, eta jarria çagoen haren azpian itzalean, ikusi arteo cer guerthaturen citzaioen hiriari.

6. Eta Jainco Jaunac sortaraci çuen hunz-ondo bat, eta igan cen Jonasen buru gainera, itzala içan çadien haren buruaren gainean, eta gueriça ceçan hura, beroaz kexatua celacoz; eta bozcario handiaz boztu cen Jonas hunz-ondoaren ariaz.

7. Eta biharamun argui-hastean Jaincoac igorri çuen har bat, eta jo çuen hunz-ondoa, eta ihartu cen.

8. Eta iguzquia ilki cenean, Jaunac manatu çuen haice bero eta erregarri bat; eta iguzquiac jo çuen Jonasen burua, eta saphac ithotzen çuen Jonas; eta bere biciari galdatu cioen hilic utz ceçan, eta erran çuen: Bicitzea baino hobe nuque hilcea.

Irakurri kapitulu osoa Jonasen Profecia 4