Itun Zaharra

Itun Berria

Jonasen Profecia 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jonas hestutu cen hestura handi batez, eta minkaiztu cen.

2. Eta othoitz eguin cioen Jaunari, eta erran: Othoi, Jauna, ez othe da hau ene solasa, ene herrian oraino egoten nincenecoa? aria hortaz aitzindu naiz Tharsisera ihes goatera. Badaquit ecen çu çarela Jainco barkatiar, urricalmendutsu, jasancor, urricalpen handitacoa, eta gaizquia barkatzen duçuna.

3. Eta orai, Jauna, athera çaçu othoi ene arima ene baitharic; ceren enetzat heriotzea bicitzea baino hobea baita.

4. Eta Jaunac erran cioen: Uste duçu aria onez hasarretzen çaren?

5. Eta Jonas Ninibatic ilki cen eta jarri hiritic iguzqui-alderat; eta beretzat eguin çuen han itzalpe bat, eta jarria çagoen haren azpian itzalean, ikusi arteo cer guerthaturen citzaioen hiriari.

6. Eta Jainco Jaunac sortaraci çuen hunz-ondo bat, eta igan cen Jonasen buru gainera, itzala içan çadien haren buruaren gainean, eta gueriça ceçan hura, beroaz kexatua celacoz; eta bozcario handiaz boztu cen Jonas hunz-ondoaren ariaz.

Irakurri kapitulu osoa Jonasen Profecia 4