Itun Zaharra

Itun Berria

Jonasen Profecia 3:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta bigarrera aldico Jonasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric:

2. Jaiqui çaite, eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta han erançun çaçu nic erraten darotzudan erançuquia.

3. Eta jaiqui cen Jonas, eta, Jaunaren hitzaren arabera, Ninibara goan cen; eta Niniba hain cen hiri handia, non baitzuen hirur egunen bidea.

4. Eta Jonasec, sarcen abiatu cenetic, eguin çuen egun baten bidea, eta oihu eguiten çuen eta erraten: Oraino berrogoi egun, eta hiria xahutua içanen da.

5. Eta Ninibarrec sinhetsi çuten Jaincoa baithan; erançun çuten barura, eta handienetic ttipieneraino çakuz jaunci ciren guciac.

6. Eta berria heldu içan citzaioen Ninibaco erregueri, eta jaiqui cen bere tronutic, eta arthiqui cituen bere soinecoac, eta jaunci çuen çaku bat, eta jarri cen hautsaren erdian.

Irakurri kapitulu osoa Jonasen Profecia 3