Itun Zaharra

Itun Berria

Jonasen Profecia 1:4-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Jaunac ordean itsasora igorri çuen haice handi bat, eta phesia gaitza eguin cen itsasoan, eta leherceco çorian çabilan uncia.

5. Itsasturuac icituac ciren; cein bere jaincoari deihadarca çauden, eta itsasora arthiqui cituzten uncian ciren puscac, hequietaz içan çadien arindua; Jonas berriz, unci barnera jautsia cen, eta lo gogor batean çagoen.

6. Eta lemaçaina hurbildu citzaion eta erran cioen: Certan çaude lo hortan? Jaiqui çaite eta dei eguioçu çure Jaincoari, hean çure Jaincoa orhoituco den gutaz, eta gal ez gaitecen.

7. Eta han cirenec batac berceari erran çuten: Çatozte eta arthic detzagun çorteac, eta jaquin deçagun certaco dathorquigun çorigaitz hau. Eta arthiqui cituzten çorteac, eta çortea Jonasen gainera erori cen.

8. Eta erran cioten: Aguer diçaguc cer ariaz den çorigaitz hau gure gainean. Cer oficio duc? Nongoa haiz eta norat hoa? edo cein jendaquitaric haiz?

9. Jonasec ihardetsi cioten: Hebrearra naiz ni, eta itsasoa eta leihorra eguin dituen Jainco Jaun cerucoaren beldurrean bici naiz.

10. Eta icialdura handia lothu citzaioten guiçon hequiei, eta erran cioten Jonasi: Certaco eguin duc hori? (ecen berac erranic baçaquiten, Jaunaren aitzinetic ihes cihoala.)

11. Eta erran cioten: Cer eguinen deraiagu, itsasoa bara dadien gure ganic? Ecen goitituz eta hantuz cihoan itsasoa.

12. Eta Jonasec ihardetsi çuen: Har neçaçue eta arthic itsasora, eta itsasoa baraturen da çuen ganic; nic badaquit alabainan phesia gaitz hau ene gatic ethorri dela çuen gainera.

13. Eta guiçonac arrau-indarca hari ciren, leihorrera bihurtu nahiz, bainan etziren nausitzen, itsasoa goitituz eta hantuz cihoalacoz.

14. Eta Jaunari oihu eguin eta erran cioten: Othoi, Jauna, ez beguedi gal guiçon hunen heriotzearen ariaz, eta ez beçaçu gure gain eçar odol hobengabea; ceren, Jauna, nahi duçun beçala eguiten baituçu.

15. Eta hartu çuten Jonas eta itsasora arthiqui çuten, eta itsasoa jabaldu cen bere iraquiduratic.

16. Eta guiçon hequiec beldur handia hartu çuten Jaunarençat; eta bitimac imolatu ciozcaten Jaunari, eta botuac eguin cituzten.

Irakurri kapitulu osoa Jonasen Profecia 1