Itun Zaharra

Itun Berria

Joelen Profecia 2:3-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Haren aitzinean heldu da iresten duen su bat, eta haren ondotic gar erregarri bat; haren aitzinean lurrac iduri çuen atseguinetaco baratze bat, eta haren ondotic mortuco hustasuna, eta hari itzurcen çaioenic ez da nihor.

4. Çaldien itchura beçalacoa da hequien itchura, eta nola çaldizcoec, hala laster eguiten dute.

5. Mendi-bizcarretan jauzten dire, orga-lasterrec beçalaco harrabotsa eguinez, lastoa erretzen duen su garraren harrabotsa iduri, gudura abian den armada hazcarra beçala.

6. Hequien aitzinean populuac oinhacetan içanen dire; beguitharte guciac duphina beçain belz eguinen dire.

7. Hazcarrec beçala laster eguiten dute, guerlariac beçala harrasi gainera jauzten dire; guiçonac beçala lerroan dihoaci beren bideetan eta beren bidexcac ez dituzte hausten.

8. Bakotchac ez du bere anaia hersaturen, batbedera bere sailean goanen da; leihoetaric ere erorico dire eta ez dute min hartuco.

9. Hirian sarthuco dire eta harrasi gainera laster eguinen dute; etcheetara iganen dire leihoetaric sarthuco ohoina beçala.

10. Hequien aitzinean ikaratu da lurra, kordocatu dire ceruac; iguzquia eta ilharguia ilhundu dire, eta içarrec itsutu dute beren arguia.

11. Jaunac bere armadaren aitzinean adiaraci du bere minçoa; ceren gaitza baita haren armada; hazcarra da eta haren erranac eguiten ditu; handia da alabainan Jaunaren eguna, eta guciz ikaragarria; eta norc hura jasan?

12. Orai beraz, dio Jaunac, itzul çaitezte ene gana çuen bihotz guciaz, barur, nigar eta deithore eguinez.

13. Urra çatzue çuen bihotzac, eta ez çuen soinecoac, eta bihur çaitezte çuen Jainco Jaunaren gana; ceren den onguicoia, urricalcor eta jasancorra, urricalmendu hainitz duena eta hasarreari garaitzen dena.

14. Norc daqui hean ez den itzulico, hean ez duen barkatuco, eta ez dituen bere ondotic utzico benedicionea, sacrificioa eta libacionea çuen Jainco Jaunarençat?

15. Turuta durrundaraz çaçue Sionen, sainduetsaçue barur bat, deith çaçue baldarna.

16. Bilaraz çaçue populua, sainduetsaraz baldarna, bilaraz çatzue çaharrac, ethorraraz haurttoac eta bulharra edosquitzen dutenac; senharra ilki bedi bere etzaunçatic eta emaztea bere ohetic.

17. Ezcaratzaren eta aldarearen artean nigar eguinen dute aphecec, Jaunaren ministroec, eta erranen dute: Barka, Jauna, barka çure populuari; ez arthic çure primança laidoaren azpira, jendaiac ez ditecen nausi çure haurrei. Certaco derrate populuen artean: Non da horien Jaincoa?

18. Jauna berotu da bere lurraren alde, eta guphidetsi du bere populua.

Irakurri kapitulu osoa Joelen Profecia 2