Itun Zaharra

Itun Berria

Joelen Profecia 2:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Hequien aitzinean ikaratu da lurra, kordocatu dire ceruac; iguzquia eta ilharguia ilhundu dire, eta içarrec itsutu dute beren arguia.

11. Jaunac bere armadaren aitzinean adiaraci du bere minçoa; ceren gaitza baita haren armada; hazcarra da eta haren erranac eguiten ditu; handia da alabainan Jaunaren eguna, eta guciz ikaragarria; eta norc hura jasan?

12. Orai beraz, dio Jaunac, itzul çaitezte ene gana çuen bihotz guciaz, barur, nigar eta deithore eguinez.

13. Urra çatzue çuen bihotzac, eta ez çuen soinecoac, eta bihur çaitezte çuen Jainco Jaunaren gana; ceren den onguicoia, urricalcor eta jasancorra, urricalmendu hainitz duena eta hasarreari garaitzen dena.

14. Norc daqui hean ez den itzulico, hean ez duen barkatuco, eta ez dituen bere ondotic utzico benedicionea, sacrificioa eta libacionea çuen Jainco Jaunarençat?

15. Turuta durrundaraz çaçue Sionen, sainduetsaçue barur bat, deith çaçue baldarna.

16. Bilaraz çaçue populua, sainduetsaraz baldarna, bilaraz çatzue çaharrac, ethorraraz haurttoac eta bulharra edosquitzen dutenac; senharra ilki bedi bere etzaunçatic eta emaztea bere ohetic.

17. Ezcaratzaren eta aldarearen artean nigar eguinen dute aphecec, Jaunaren ministroec, eta erranen dute: Barka, Jauna, barka çure populuari; ez arthic çure primança laidoaren azpira, jendaiac ez ditecen nausi çure haurrei. Certaco derrate populuen artean: Non da horien Jaincoa?

18. Jauna berotu da bere lurraren alde, eta guphidetsi du bere populua.

19. Eta Jaunac ihardetsi du, eta erran dio bere populuari: Huna non igorriren darozquitzuedan nic oguia, arnoa eta olioa, eta aseco çarete, eta etzaituztet guehiago laidotara emanen populuen erdian.

20. Eta çuen ganic urrun igorriren dut ipharretic heldu dena, eta iraiciren dut lur mortu eta bidegabeco batera, burua iguzqui-aldeco itsasoaren parrera eta buztana azquen itsasora; eta haren usaina eta haren ustel urrina iganen dire, ceren burgoiqui den ibili.

21. Lurra, ez içan beldurric; boz çaite, eta jauz çaite; ceren gauça handien eguitera baitoha Jauna.

22. Bazterretaco abereac, ez içan beldurric; ceren mortuco ederrac belharrez estali baitire, ceren çuhaitzec eman baitute beren fruitua; picoac eta mahastiac ematen dute beren goçoa.

23. Siongo alabac, boz çaitezte eta jauz çuen Jainco Jauna baithan; ceren eman baitarotzuete çucentasunaren irakaslea, eta çuen gainera jautsaraciren baitu hastetic beçala uri goiztiarra eta berantiarra.

Irakurri kapitulu osoa Joelen Profecia 2