Itun Zaharra

Itun Berria

Joelen Profecia 1:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren hitza, Joeli, Phatuelen semeari eguna.

2. Adi çaçue hau, çaharrac, eta beharriez ardietsaçue lurreco egoiliar guciec. Holacoric guerthatu othe da çuen egunetan, edo çuen aiten egunetan?

3. Hunen gainean minça çaitezte çuen semeei, eta çuen semeac beren semeei, eta hequien semeac berme ondoticacoei.

4. Xartalac jan du harraren ondarra, eta brucoac xartalaren ondarra, eta herdoac brucoarena.

5. Iratzar, hordiac; nigar eta orrobia eguiçue arnoa goçoqui edaten duçuen guciec; ceren kendua içanen baita çuen ahotic.

6. Ecen jendaqui bat igaiten hari da ene lurrera; hazcarra da eta ecin-kondatuzcoa; haren horcec iduri dute lehoin-horçac, eta haren haguinec lehoincumearenac.

7. Mortu eraguin du erre mahastia; açala kendu dio ene picoari; biluci eta larrutu du; lurrerat arthiqui du, eta çuritu dire haren adarrac.

8. Deithora çaite hala-nola nescatcha çakua jautzi duena, bere gaztaroco senharra galdu baitu.

9. Sacrificioa eta libacionea galduac dire Jaunaren etchetic; nigarretan daude apheçac, Jaunaren ministroac.

10. Desmasiatua da lekua; nigarrez dago lurra, ceren xahutua den oguia, bilucia mahastia, olibondoa iraunguia.

11. Minez dago laboraria eta orrobiaz mahastiçaina, oguiaren eta garagarraren xahupenaz, eta galdua delacoz landetaco uzta.

12. Larrutua da mahastia eta iraunguitzen hari da picoa; mingrana, palma, sagarra eta bazterretaco çuhamu guciac ihartu dire; ecen guiçasemeetaric galdu da bozcarioa.

Irakurri kapitulu osoa Joelen Profecia 1