Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Jaincoa bihotzez çuhur eta indarrez hazcar da; nor enferratu çaio, eta du guero içan baquea?

5. Harec aldaratzen ditu mendiac, eta harec bere hasarrearen hatsean eragozten dituenac oharcen ez dira.

6. Harec higuitzen du lurra bere lekutic, eta lurraren harroinac kordocatuac dira.

7. Harec manatzen dio iguzquiari, eta iguzquia ez da ilkitzen; eta içarrac hersten ditu ciguilu baten azpian beçala.

8. Harec bakarric hedatu ditu ceruac, eta ibilcen da itsasoco uhinen gainean.

9. Harec eguin ditu Xitoiloac, Oriona eta Çazpi-Ohoinac eta hegoaldecoac.

10. Harec eguiten ditu gauça handiac, ecin-adituzcoac, harrigarriac eta nombregabecoac.

11. Ethorcen baçait niri, ez dut ikusico; goaten bada, ez dut adituco.

12. Bat-batean eguiten badu galde bat, norc hari ihardets? Edo norc erran dioçoque: Certaco hari çare horrela?

13. Jainco da, eta nihorc ecin ihardets dioçoque haren hasarreari, eta haren azpian amor eguiten dute lurra jasaiten dutenec.

14. Cer naiz beraz ni, hari ihardesteco, eta ene solasac harequin eguiteco?

Irakurri kapitulu osoa Job 9