Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:24-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Lurra gaixtaguinaren escuetara da emana; haren juieen beguiac itsutzen ditu Jaincoac; baldin harec ez, norc bada?

25. Ene egunac lastercaria baino çalhuago goan dira, eta ez dute goçoric ikusi.

26. Iragan dira, fruitua daramaten unciac iduri, bazcara hegaldatzen den arranoaren pare.

27. Erraten badut: Ez naiz guehiago horrela minçaturen; ifrenciatzen da ene beguithartea, bihurricatzen naiz oinhacez.

28. Lazten nincen ene eguinça gucietan, bainaquien, Jauna, etzinarodala hutseguiten banuen barkatuco.

29. Baldin halaric-ere gaixtaguin bat banaiz, certaco erabili duquet lan alferra?

30. Baldin garbitua baninz elhur-urez beçala, eta ene escuec xuriz argui baleçate;

31. Cikinez lohi nindeçaqueçu halere, eta ene soinecoec gaitsets ninduquete.

32. Ecic ez nuque ene idurico guiçon bati ihardesteco, ez-etare enequin bardinez bardin juiamendutan ençuna içan daitequeen bati.

33. Ez laiteque nihor bien larderiatzeco, bien artean bere escuaren eçarceco.

Irakurri kapitulu osoa Job 9