Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:13-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Jainco da, eta nihorc ecin ihardets dioçoque haren hasarreari, eta haren azpian amor eguiten dute lurra jasaiten dutenec.

14. Cer naiz beraz ni, hari ihardesteco, eta ene solasac harequin eguiteco?

15. Çucen cerbait balin balitz ere ene baithan, ez nioçoque ihardets, bainan ene juiea othoizca behar neçaque.

16. Eta deica nagocoelaric ençun banindeça ere, ez nuque usteco ençun duela ene minçoa.

17. Ecic xirimola batean lehertuco nau; eta ez merecituric ere, usutuco ditu ene çauriac.

18. Ez nau uzten hatsaren harcera, eta uherduraz bethetzen nau.

19. Baldin indarra bilhatzen bada haren contra, hura da guciz indarduna; erabaquiaren çucentasuna beharcen bada, nihor ez da ene alde lekucotasun ekarcera ausartatzen.

20. Baldin ene burua garbitu nahi badut, ene ahoac hobendun atheratzen nau; baldin hobengabe erakusten badut ene burua, tzarra naicela frogatzen darot.

21. Garbi eta laino baninz ere, hori bera ez laquique ene arimac, eta unhagarri nuque bicia.

22. Batera heldu dira ene erran guciac: ala hobengabea, ala hobenduna, Jaincoac biac jotzen ditu.

23. Bainan çaurcen badu, hil beça behingoan, eta hobenic ez dutenen oinhaceez irri eguin ez beça.

24. Lurra gaixtaguinaren escuetara da emana; haren juieen beguiac itsutzen ditu Jaincoac; baldin harec ez, norc bada?

25. Ene egunac lastercaria baino çalhuago goan dira, eta ez dute goçoric ikusi.

Irakurri kapitulu osoa Job 9