Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jobec ihardestean erran çuen:

2. Eguiazqui badaquit hala dela hori, eta guiçona, Jaincoaren parrean, ez dela çucena aurkituren.

3. Hari iharduqui nahi balio, ez luque miletaric behin cer ihardets hari.

4. Jaincoa bihotzez çuhur eta indarrez hazcar da; nor enferratu çaio, eta du guero içan baquea?

5. Harec aldaratzen ditu mendiac, eta harec bere hasarrearen hatsean eragozten dituenac oharcen ez dira.

6. Harec higuitzen du lurra bere lekutic, eta lurraren harroinac kordocatuac dira.

7. Harec manatzen dio iguzquiari, eta iguzquia ez da ilkitzen; eta içarrac hersten ditu ciguilu baten azpian beçala.

8. Harec bakarric hedatu ditu ceruac, eta ibilcen da itsasoco uhinen gainean.

9. Harec eguin ditu Xitoiloac, Oriona eta Çazpi-Ohoinac eta hegoaldecoac.

Irakurri kapitulu osoa Job 9