Itun Zaharra

Itun Berria

Job 8:9-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. (Ecic atzocoac gure munduan eta deus ez daquigunac, ceren gure egunac lurrean baitira itzal bat iduri:)

10. Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac.      

11. Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian?

12. Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen.

13. Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça.

14. Ez da laketuco bere çoroquerian; haren sinhesteac idurico du armiarma-sarea.

15. Bermatuco da bere etchearen gainean, eta etchea ez da gogor egonen; osticoac eçarrico diozca, eta ez da xutic egonen.

16. Iduri du, iguzquia aguertu baino lehen hece den belharra eta hura ilkitzean gandoa atheratzen duena;

17. Harri-metan usutzen çaizco erroac, eta harrien artean dago.

18. Atheratzen badute bere lekutic, lekuac ukatuco du, eta erranen dio: Ez haut eçagutzen.

19. Hori da ecen haren aphur bateco bozcarioa; berce belhar batzu haren orde sorcen dira lurretic.

Irakurri kapitulu osoa Job 8