8. Bilha çaite iragan guiçamendeetan, artharequin ikar çaçu gure arbasoen orhoitzapena;
9. (Ecic atzocoac gure munduan eta deus ez daquigunac, ceren gure egunac lurrean baitira itzal bat iduri:)
10. Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac.
11. Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian?
12. Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen.
13. Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça.
14. Ez da laketuco bere çoroquerian; haren sinhesteac idurico du armiarma-sarea.