Itun Zaharra

Itun Berria

Job 8:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac.      

11. Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian?

12. Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen.

13. Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça.

14. Ez da laketuco bere çoroquerian; haren sinhesteac idurico du armiarma-sarea.

15. Bermatuco da bere etchearen gainean, eta etchea ez da gogor egonen; osticoac eçarrico diozca, eta ez da xutic egonen.

16. Iduri du, iguzquia aguertu baino lehen hece den belharra eta hura ilkitzean gandoa atheratzen duena;

17. Harri-metan usutzen çaizco erroac, eta harrien artean dago.

18. Atheratzen badute bere lekutic, lekuac ukatuco du, eta erranen dio: Ez haut eçagutzen.

19. Hori da ecen haren aphur bateco bozcarioa; berce belhar batzu haren orde sorcen dira lurretic.

20. Jaincoac ez du iraiciren guiçon lainoa, ez-eta escua gaixtaguinari hedaturen,

21. Çure beguithartea bozcarioz eta ezpainac arraiciaz bethe ditecen arteo.

22. Orduan higüin cinduztenac, ahalquez estalico dira, eta gaixtaguinen etcheac ez du iharduquiren.

Irakurri kapitulu osoa Job 8