Itun Zaharra

Itun Berria

Job 8:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan Baldad Suharrac ihardestean erran çuen:

2. Noiz arteo minçaturen çare horrela, eta çure ahoco solasac içanen dira haice muthiria iduri?

3. Jaincoac çucembideari hobenic eguiten othe dio? Ahalorotacoac çucen dena iraulcen othe du?

4. Baldin çure semeec eguin badute ere haren contra bekatu, eta beren tzarqueriaren azpian utzi baditu;

5. Gucia gatic çu goicetic jaiquitzen baçare Jaincoa gana, eta othoizten baduçu Ahalorotacoa;

6. Baldin garbitasunean eta çucentasunean ibilcen baçare, berehala çutaratuco da eta baquea bihurtuco dio çure etcheari, han bici delacotz çucentasuna.

7. Hambat eguinen du, non çure lehembicico ontasunac ttipiac içan balira ere, azquenac gaindizca ethorrico baitira.

8. Bilha çaite iragan guiçamendeetan, artharequin ikar çaçu gure arbasoen orhoitzapena;

9. (Ecic atzocoac gure munduan eta deus ez daquigunac, ceren gure egunac lurrean baitira itzal bat iduri:)

10. Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac.      

11. Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian?

12. Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen.

13. Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça.

Irakurri kapitulu osoa Job 8