Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:16-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Içotzaren lotsa direnei erorico çaiote elhurra gainera.

17. Latsac iguri, goan orduco agortuco dira; eta berotu orduco, elhurra beçala urthuco dira.

18. Itsutuac dira hequien urhatsetaco bidexcac; larrez-larre bideric gabe dabilça, eta galduco dira.

19. Beguiz har çatzue Themango bidexcac eta Sabaco bideac, eta çaudezte aphur bat iguri.

20. Ahalcatuac dira, ceren ez dudan etsitu; ene ganaraino ere ethorri içan dira, eta ahalqueac estali ditu.

21. Ethorri orduco, ene çauria ikusi beçain laster, icituac çarete.

22. Erran othe darotzuet: Ekar darotaçue cerbait, indaçue çuen onetaric,

23. Athera neçaçue etsaiaren aztaparretic, indardunen escupetic?

24. Argui neçaçue, eta ixilduren naiz; eta balin bada ez naquien cerbait, irakats darotaçue.

25. Certaco çarete gaizqui atheratzen eguiaren solasari, çuetaric nihor etzaretelaric aiher niri estacururic emateco?

26. Erançuquica haritzeco baicic ez ditutzue aphaincen çuen solasac, eta haiceari igorcen ditutzue çuen elheac.

27. Umeçurz baten gainera erorcen çarete, eta çuen adisquidearen ehorcera hari çarete.

28. Gucia gatic abiatu duçuena akaba çaçue; bainan ençun ere neçaçue eta ikusaçue hean gueçurrez naicen minço.

29. Ihardetsaçue, othoi, kimeraco gogoric gabe, eta çucen direnac erranez erabac çaçue.

Irakurri kapitulu osoa Job 6