Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ene gogortasuna ez da harriaren gogortasuna, eta ene haraguia ez da cobrezcoa.

13. Huna non ez dudan lagunçaric ene baithan, eta ene adisquide minenac ere urrundu dira ni ganic.

14. Ceinac-ere bere urricalmendua kencen baitio bere adisquideari, hainac bazterrerat uzten du Jaunaren beldurtasuna.

15. Ene anaiac ene aitzinean iragan dira, haranac behera fharrastan dihoan lats bat beçala.

16. Içotzaren lotsa direnei erorico çaiote elhurra gainera.

17. Latsac iguri, goan orduco agortuco dira; eta berotu orduco, elhurra beçala urthuco dira.

18. Itsutuac dira hequien urhatsetaco bidexcac; larrez-larre bideric gabe dabilça, eta galduco dira.

19. Beguiz har çatzue Themango bidexcac eta Sabaco bideac, eta çaudezte aphur bat iguri.

20. Ahalcatuac dira, ceren ez dudan etsitu; ene ganaraino ere ethorri içan dira, eta ahalqueac estali ditu.

21. Ethorri orduco, ene çauria ikusi beçain laster, icituac çarete.

22. Erran othe darotzuet: Ekar darotaçue cerbait, indaçue çuen onetaric,

23. Athera neçaçue etsaiaren aztaparretic, indardunen escupetic?

Irakurri kapitulu osoa Job 6