Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jobec ihardestean erran çuen:

2. Oxala phisuetara ekarriac balira Jaincoaren hasarrea merecitu darotedan bekatuac, eta egarcen dudan çorigaitza!

3. Hau, itsasoco legarra beçala, phisuago aguer laiteque: horren gatic dira ene solasac minez betheac;

4. Ecen Jaunaren gueciac nitan sarthuac dira, eta hequien erresuminac ahitzen du ene izpiritua, eta Jaunaren lazturac ene contra dira guducatzen.

5. Basastoa orroaz egonen othe da belharra duenean, edo idia marrumaz mainatera bethearen aitzinean?

6. Ala jan ditaque gatzic gabeco janhari gueça? ala norbaitec dasta othe deçaque dastatzaileari herioa ematen dioen gauça?

7. Lehenago uquitu ere nahi ez nituenac dira orai, hesturaren handiz, ene janhari.

8. Norc emanen du onhetsia içan dadien ene othoitza, eta Jaincoac eman deçadan iguriquitzen dudana?

9. Hasi denac berac leher beneça; çabal beça bere escua eta trenca beça ene bicia.

10. Eta hau içan bedi ene goçacari, oinhacez açotatzean ez nauela guphidesten, eta ez naicela ceiherrera jarcen Guciz-Sainduaren manuei.

11. Cer da ecen ene indarra iharduquitzecotzat? Edo nolacoa da ene azquen burua jasancorqui irauteco?

12. Ene gogortasuna ez da harriaren gogortasuna, eta ene haraguia ez da cobrezcoa.

13. Huna non ez dudan lagunçaric ene baithan, eta ene adisquide minenac ere urrundu dira ni ganic.

14. Ceinac-ere bere urricalmendua kencen baitio bere adisquideari, hainac bazterrerat uzten du Jaunaren beldurtasuna.

15. Ene anaiac ene aitzinean iragan dira, haranac behera fharrastan dihoan lats bat beçala.

Irakurri kapitulu osoa Job 6