Itun Zaharra

Itun Berria

Job 5:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Hasarreac segurqui hilcen du çoroa eta bekaizgoac ttipia.

3. Ikusi dut çoroa erro sendoaren gainean, eta ordu berean madaricatu dut haren edertasuna.

4. Haren semeac, salbatzetic urrun, oinez lehertuac içanen dira athean eta nihor ez da hequien atheratzeco içanen.

5. Hamicatuec janen dute haren uzta, guiçon harmatuac borchaz eramanen du bera, eta egarri direnec edanen dituzte haren aberastasunac.

6. Deusic ez da lurrean eguiten erainduraric gabe, eta oinhacea ez da lurretic sorcen.

7. Guiçona sorcen da laneco, eta hegastina hegaldaca ibilceco.

8. Hartacotzat Jaunari igorrico diotzat ene othoitzac, eta ene solasac atheratuco diotzat Jaincoari,

9. Ceinac eguiten baititu gauça handi, ecin barrenduzco, harrigarri eta nombregabecoac;

10. Ceinac igorcen baitu uria lurraren gainera, eta urztatzen baitu mundua;

11. Ceinac goratzen baititu aphalac, eta bozcariarazten atsecabedunac;

12. Ceinac urmariatzen baititu gaixtoen asmuac, hequien escuec hasia ecin deçatençat akaba;

Irakurri kapitulu osoa Job 5