Itun Zaharra

Itun Berria

Job 5:18-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ceren berac çaurcen eta berac sasualcen baitu; berac du jotzen eta bere escuz sendatzen.

19. Sei hesturetaric atheratuco çaitu, eta çazpigarrenean gaitzac etzaitu uquituren.

20. Gosetean heriotzetic, eta guerlatean ezpataren helmenetic itzurico çaitu.

21. Mihiaren ukaldietaric beguiratua içanen çare; eta asturugaitzac, ethorrico denean, etzaitu icituco.

22. Desmasiaren eta gosetearen erdian irri eguinen duçu, eta lurreco abereec etzaituzte ikaratuco.

23. Bazterretaco harriec ez darotzute minic eguinen, eta çuretzat baquetiar içanen dira lurreco abereac.

24. Eta jaquinen duçu baquea duela çure olhac, eta çure etcheco eguitecoac arthatzean, ez duçu bekaturic eguinen.

25. Ikusiren duçu çure hacia berhatuco dela, eta çure ondoreac lurreco belharra beçala içanen dira.

26. Aberats sarthuco çare bobira, bere aroan bilcen den ogui-çama beçala.

27. Horra, horiec aguertu ditugun beçala eguiac dira; adi çatzu, eta erabil gogoan.

Irakurri kapitulu osoa Job 5