Itun Zaharra

Itun Berria

Job 5:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ceinac igorcen baitu uria lurraren gainera, eta urztatzen baitu mundua;

11. Ceinac goratzen baititu aphalac, eta bozcariarazten atsecabedunac;

12. Ceinac urmariatzen baititu gaixtoen asmuac, hequien escuec hasia ecin deçatençat akaba;

13. Ceinac atzematen baititu jaquinsunac beren amarruez, eta urmariatzen gaixtaguinen xedeac.

14. Egun bethez ilhumbeac-barna dira ibiliren, eta egüerditan haztaca harituren dira nola gau bethean.

15. Jaincoac hequien mihiaren ezpatatic beguiraturen du noharroina eta borchariaren escutic erromesa.

16. Beharrarençat içanen da pesquiça, gaixtaguinac aldiz, josico du bere ahoa.

17. Dohatsu Jaincoaz açurriatua den guiçona! Ez gaitzets beraz Jaunaren jaçargoa;

18. Ceren berac çaurcen eta berac sasualcen baitu; berac du jotzen eta bere escuz sendatzen.

19. Sei hesturetaric atheratuco çaitu, eta çazpigarrenean gaitzac etzaitu uquituren.

20. Gosetean heriotzetic, eta guerlatean ezpataren helmenetic itzurico çaitu.

21. Mihiaren ukaldietaric beguiratua içanen çare; eta asturugaitzac, ethorrico denean, etzaitu icituco.

22. Desmasiaren eta gosetearen erdian irri eguinen duçu, eta lurreco abereec etzaituzte ikaratuco.

23. Bazterretaco harriec ez darotzute minic eguinen, eta çuretzat baquetiar içanen dira lurreco abereac.

Irakurri kapitulu osoa Job 5