Itun Zaharra

Itun Berria

Job 42:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan Jobec Jaunari ihardestean erran çuen:

2. Badaquit ahal guciac çurequin direla, eta gogoetaric ez dela çuretzat gordea denic.

3. Nor da jaquitateric gabe itsutuco duena Jaincoaren asmua? Hargatic erasi ditut çoroqueriac eta ene jaquitatea iragaiten çuten gauça neurrigabecoac.

4. Adi neçaçu, eta minçatuco naiz; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu.

5. Ençun içan çaitu ene beharriac, bainan orai ene beguiac çaitu ikusten.

6. Horren gatic ene buruari erançuten diot, eta penitencia eguiten dut herrautsean eta hutsean.

7. Jaunac hitz horiec Jobi erran ondoan, Eliphaz Themandarrari erran çaroen: Ene hasarrea çure gainean eta çure bi adisquideen gainean da, ene aitzinean etzaretelacotz çucentasunean minçatu, Job ene cerbitzaria beçala.

8. Har çatzue beraz çazpi cecen eta çazpi ahari, eta çoazte Job ene cerbitzaria gana, eta çuençat holocausta bat escaint çaçue; Jobec berriz, ene cerbitzariac, çuençat eguinen du othoitz; onhetsico dut haren beguithartea, ez daquiçuençat jaçarria içan çuen çoroqueria; ecen etzaizquidate çucentasunean minçatu, Job ene serbitzaria beçala.

9. Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra goan ciren beraz eta eguin çuten Jaunac erran çaroetenaren arabera, eta Jaunac onhetsi çuen Joben othoitza.

10. Jauna halaber jabaldua içan cen Joben errequeietara, bere bi adisquideençat othoitz eguiten çuenean; eta Jobi bikunca bihurtu ciozcan lehenago cituen ontasun guciac.

Irakurri kapitulu osoa Job 42