Itun Zaharra

Itun Berria

Job 41:16-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Jaiquico denean, aingueruac icituco dira, eta beren icialduran, beren buruen xahutzen hasico dira.

17. Ezpata lothuco çaioenean, ez ezpata, ez lança, ez guerrunceric ez da hari ihardetsico ahal dioenic.

18. Ecen burdinaz axola içanen du, nola lastoaz; eta cobreaz, nola çur ustelaz.

19. Arrambelariac ez du ihes igorrico; habalaticaco harriac ez dira harençat cizquirra baino guehiago.

20. Mailua etzaio lasto-cizquirra baino guehiago içanen, eta irri-eguinen du lançaren dixiduaz.

21. Iguzquiaren dirdirac haren azpian dira; urhea lohia beçala çagoen azpian erabilico du.

22. Itsaso-barna elce bat beçala iraquitaracico du, eta eçarrico du balsamuec iraquitzen dutenean beçala.

23. Bidexca argui bat eguinen da haren ondotic, eta çurrumbiloac idurico du guiçon çaharraren buru çuria.

24. Ez da lurraren gainean ahalic harequin erkatzecoric, ecen hura eguina da nihoren beldur ez içateco.

25. Gora derabilca beguia, hura baita hampurustasunaren utne gucien erregue.

Irakurri kapitulu osoa Job 41