Itun Zaharra

Itun Berria

Job 41:14-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Haren gorphutzeco alderdiac hazcarqui iratchiquiac dira elkarri; ozpina eror laquioquete gainera, eta nihorat ez laizteque higui.      

15. Haren bihotza gogortuco da harria beçala eta harotzaren ingudioa beçala mokortuco da.

16. Jaiquico denean, aingueruac icituco dira, eta beren icialduran, beren buruen xahutzen hasico dira.

17. Ezpata lothuco çaioenean, ez ezpata, ez lança, ez guerrunceric ez da hari ihardetsico ahal dioenic.

18. Ecen burdinaz axola içanen du, nola lastoaz; eta cobreaz, nola çur ustelaz.

19. Arrambelariac ez du ihes igorrico; habalaticaco harriac ez dira harençat cizquirra baino guehiago.

20. Mailua etzaio lasto-cizquirra baino guehiago içanen, eta irri-eguinen du lançaren dixiduaz.

21. Iguzquiaren dirdirac haren azpian dira; urhea lohia beçala çagoen azpian erabilico du.

22. Itsaso-barna elce bat beçala iraquitaracico du, eta eçarrico du balsamuec iraquitzen dutenean beçala.

23. Bidexca argui bat eguinen da haren ondotic, eta çurrumbiloac idurico du guiçon çaharraren buru çuria.

24. Ez da lurraren gainean ahalic harequin erkatzecoric, ecen hura eguina da nihoren beldur ez içateco.

Irakurri kapitulu osoa Job 41