Itun Zaharra

Itun Berria

Job 41:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ez dut odolcoi batec beçala eraiquiren; ecen norc itchiquico dio ene beguitharteari.

2. Norc lehenic eman darot cerbait, guero berari bihurcecotan? Eneac dira ceruaren azpico guciac.

3. Ez dut guphide içanen; ez dut amorric emanen haren solas hazcar eta othoizteco aphainduei.

4. Norc aguertuco du haren gaineco açala, eta nor sarthuco da haren ahoaren erdira?

5. Norc idequico ditu haren muthurreco atheac? Laztura dago haren horcen inguruan.

6. Haren bizcarra da gucia erredola cobrezcoz beçala, elkar tincatzen duten ezcataz josia.

7. Ezcatac bata berceari lotzen dira, eta hats bat ere ez da artetic sarcen.

8. Bata berceari iritchiquitzen dira, eta elkarri iduquiz ez ditazque nihondic berez.

9. Haren urcinçac iduri du suco garra, haren beguiratzeec arguitzeco dirdirac.

10. Haren ahotic arguiac ilkitzen dira, çuci biztuac iduri.

11. Haren sudur-mizpiretaric atheratzen da kea, suan iraquitzen duen elcetic beçala.

Irakurri kapitulu osoa Job 41