Itun Zaharra

Itun Berria

Job 40:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Tinca çaçu guerria guiçon batec beçala; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu.

3. Alferretara bihurraraciren othe duçu ene erabaquia, eta hobendun eguinen othe nauçu çure buruaren garbi atheratzeco?

4. Jaincoac beçalaco beso bat othe duçu, eta çure boçac harenac beçala burrumbatzen othe du?

5. Edertasunez ingura çaite, tronu gora batera igan çaite, ospetsu içan çaite eta soinecoric ederrenez aphain çaite.

6. Hampurutsuac çure suminduran herrautsa beçala haiça çatzu; burgoiari beguiratu-eta lurrera herresta çaçu.

7. Hampurutsuac begui ukaldi batez urmaria çatzu, eta gaixtaguinac han berean leher çatzu.

8. Oro batean herrauspean gorde çatzu eta hequien beguithartea hobian itsu çaçu;

9. Eta nic aithorturen dut çure escuina çure salbatzeco gai dela.

10. Huna Behemoth çurequin eguin dudana, belharra idiac beçala janen du.

Irakurri kapitulu osoa Job 40