Itun Zaharra

Itun Berria

Job 40:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Horrec itzalpean, kanaberen arteco gordegailuetan eta leku heceetan eguiten du lo.

17. Itzalec gueriçatzen diote bere itzala, errecaco çumeliquec inguratzen dute.

18. Hara non edanen duen hibai bat, eta ez da harrituco; eta Jordanea bere ahora uste du erorico çaioela.

19. Amuaz beçala guiçonac beguietaric atzemanen du eta hesaulez cilhatuco diozca sudur-mizpirac.

20. Amuaz atheratuco othe duçu Lebiathan, eta sokaz estecatuco othe dioçu mihia?

21. Eçarrico dioçu erreztun bat sudur-mizpiretaric edo muthurra cilhatuco dioçu ustei batez?

22. Bilduco duçu çuri othoitz eguitera eta eztiqueria erratera?

23. Çurequin patu eguinen du eta bethico gathibu hartuco duçu?

24. Xori batez beçala dostatuco çare hartaz, eta çure nescatoei estecatuco dioçute?

25. Phuscatuco dute adisquideec, eta tratulariec çathituco dute?

26. Haren larruaz betheco duçu arrançarien sarea, eta haren buruaz arrainen phutzua?

27. Escua gainean eçar çoçu; orhoit çaiteci guerlaz, eta ez abia guehiago minçatzera.

28. Horra non urmariatuco den haren phesquiça, eta non eragotzia içanen den gucien beguien aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Job 40