Itun Zaharra

Itun Berria

Job 40:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Hori da Jaincoaren eguincetan lehembicicoa; hori eguin duenac erabilico du horren ezpata.

15. Horrençat mendiec ekarcen dituzte belharrac, eta lar-abereac harat heldu dira dostatzera.

16. Horrec itzalpean, kanaberen arteco gordegailuetan eta leku heceetan eguiten du lo.

17. Itzalec gueriçatzen diote bere itzala, errecaco çumeliquec inguratzen dute.

18. Hara non edanen duen hibai bat, eta ez da harrituco; eta Jordanea bere ahora uste du erorico çaioela.

19. Amuaz beçala guiçonac beguietaric atzemanen du eta hesaulez cilhatuco diozca sudur-mizpirac.

20. Amuaz atheratuco othe duçu Lebiathan, eta sokaz estecatuco othe dioçu mihia?

21. Eçarrico dioçu erreztun bat sudur-mizpiretaric edo muthurra cilhatuco dioçu ustei batez?

22. Bilduco duçu çuri othoitz eguitera eta eztiqueria erratera?

23. Çurequin patu eguinen du eta bethico gathibu hartuco duçu?

Irakurri kapitulu osoa Job 40