Itun Zaharra

Itun Berria

Job 40:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jaunac xirimolatic Jobi ihardestean, erran çuen:

2. Tinca çaçu guerria guiçon batec beçala; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu.

3. Alferretara bihurraraciren othe duçu ene erabaquia, eta hobendun eguinen othe nauçu çure buruaren garbi atheratzeco?

4. Jaincoac beçalaco beso bat othe duçu, eta çure boçac harenac beçala burrumbatzen othe du?

5. Edertasunez ingura çaite, tronu gora batera igan çaite, ospetsu içan çaite eta soinecoric ederrenez aphain çaite.

6. Hampurutsuac çure suminduran herrautsa beçala haiça çatzu; burgoiari beguiratu-eta lurrera herresta çaçu.

7. Hampurutsuac begui ukaldi batez urmaria çatzu, eta gaixtaguinac han berean leher çatzu.

8. Oro batean herrauspean gorde çatzu eta hequien beguithartea hobian itsu çaçu;

9. Eta nic aithorturen dut çure escuina çure salbatzeco gai dela.

10. Huna Behemoth çurequin eguin dudana, belharra idiac beçala janen du.

11. Horren hazcartasuna guerrian da eta sabeleco xilkoan du bere indarra.

12. Horren buztana cedroa beçain laz eguiten da, horren potroetaco çainac gurutzelarcatuac dira.

13. Horren heçurrac cobrezco tutuac beçala dira, horren heçur-lokarriac dira burdinazco çaflac iduri.

14. Hori da Jaincoaren eguincetan lehembicicoa; hori eguin duenac erabilico du horren ezpata.

15. Horrençat mendiec ekarcen dituzte belharrac, eta lar-abereac harat heldu dira dostatzera.

Irakurri kapitulu osoa Job 40