Itun Zaharra

Itun Berria

Job 4:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Galdu direla Jaincoac haice eguinic, eta haren hasarrearen hatsac iraungui dituela.

10. Horreletan lehoin orotsaren marruma eta urrixaren orroa içan dira ithoac, eta lehoincumeen horçac crascatuac.

11. Tigrea da iraungui ez baitzuen cer atzeman, eta lehoinaren umeac haiçatuac içan dira.

12. Bada, hitz bat errana içan çait ixilic, eta ebasca beçala ene beharriac atzeman ditu marmara arin hartaco phiruac,

13. Gauazco ikuspen bateco lazturan, loac guiçona arthiquitzen duen orduan.

14. Icialdurac eta ikarac hartu ninduten, eta ene heçurrac oro harrituac ciren.

15. Eta nola izpiritu bat iragaiten baitzen ene aitzinean, ene haraguico ileac xutu ciren.

16. Halaco itchura bat, ceinaren beguithartea ez bainuen eçagutzen, baratu cen ene beguien aitzinean, eta haren minçoa aditu nuen haice eme baten hatsa iduri.

17. Guiçona, Jaincoari erkatuz, çucençat atheratuco othe da, edo eguin duena baino garbiago içanen othe da guiçona?

18. Hura cerbitzatzen dutenac berac ez dira gothor, eta bere aingueruetan atzeman du galduqueria:

19. Cembatez hobequi, lohizco etchetan bici direnac, lurrezco asentu bat baicic ez dutenac, iretsiac içanen dira har batez beçala.

20. Goicetic arratsera ebaquiac içanen dira; eta bat ez delacotz adimendu duenic, behin-bethico galduco dira.

Irakurri kapitulu osoa Job 4