Itun Zaharra

Itun Berria

Job 4:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Abiatzen baguinade çuri minçatzen, etzinduque beharbada ongui hartuco, bainan norc iduc deçaque bururat ethorri solasa?

3. Hainitzen irakaste içatu çare, eta beso nekatuac hazcartu ditutzu;

4. Çure solasec gothortu dituzte kordocan cirenac, eta ikaran çaudecen belhaunac gogortu ditutzu.

5. Orai ordean çure gainera ethorri da çauria, eta ilhaundu çare; jo çaitu, eta asaldutan çare.

6. Non dira bada çure, Jaincoaren alderaco beldurra, çure hazcartasuna, çure jasancortasuna, çure bideen osotasuna?

7. Gogorat ekarçu, othoi, nor egundaino hobengabetaric den galdu, edo noiz xahutuac içan diren çucenac.

8. Bainan hobequi, ikusi dut tzarqueria eguiten dutenac, oinhaceac eraiten eta bilcen dituztenac

9. Galdu direla Jaincoac haice eguinic, eta haren hasarrearen hatsac iraungui dituela.

10. Horreletan lehoin orotsaren marruma eta urrixaren orroa içan dira ithoac, eta lehoincumeen horçac crascatuac.

11. Tigrea da iraungui ez baitzuen cer atzeman, eta lehoinaren umeac haiçatuac içan dira.

12. Bada, hitz bat errana içan çait ixilic, eta ebasca beçala ene beharriac atzeman ditu marmara arin hartaco phiruac,

Irakurri kapitulu osoa Job 4