Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Non cinen lurraren asentuac jarcen nituenean? Erradaçu, adimenduric balin baduçu.

5. Erraçu, balin badaquiçu, norc eçarri dituen haren neurriac, edo norc hedatu dioen gainetic haria?

6. Ceren gainean dira gogortuac haren asentuac, edo norc jarri du haren izquinaharria,

7. Arguiçagui goixtiarrec batean laudatzen nindutenean, eta Jaincoaren umeac oro bozcariotan çaudenean?

8. Itsasoa antaperetan norc hersi du, jauzten cenean amaren sabeletic ilkitzen balitz beçala,

9. Hedoi bat ematen naronean estalguitzat, eta gobelaz inguratzen nuenean haurtasuneco xatharrez beçala?

10. Inguruan eçarri diozcat ene cedarriac, haga eta atheac.

11. Eta erran dut: Horraraino ethorrico haiz eta ez duc eguinen aitzinago, eta hor lehertuco dituc hire tirain hantuac.

Irakurri kapitulu osoa Job 38