Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:31-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco?

32. Çuc aguerrarazten othe duçu goicean artiçarra bere mugan eta arratsean lurreco umeen gainean jaiquiarazten ilhunceco içarra?

33. Othe daquiçu ceruco antolamendua, eta emanen othe duçu haren aria lurraren gainean?

34. Helduco duçu çure oihua hedoietaino, eta ur-uharrac çurrutaturen othe dira çure gainera?

35. Çuc manatu-eta ozpina goanen othe da, eta guibeleracoan erranen othe darotzu: Huna ni?

36. Norc eçarri du çuhurcia guiçonaren barnean; edo norc eman dio oilarrari eçagutza?

37. Norc erranen du ceruetaco bideen aria? hango itzulien arteco batasuna norc du lohacarraciren?

38. Non cinen herrautsa lurrean herrausten eta mokorrac mokorcen cirenean?

39. Çuc atzematen othe duçu lehoinaren urrixa pusca, eta çuc asetzen othe ditutzu haren umeac,

40. Harpetan etzanac eta cilhoetan celatan daudecinean?

41. Norc aphaincen dio beleari bere jatecoa, haren umeac Jaincoari carrancaz daudecinean, hor-hemenca ibiliz jatecoric ez dutelacotz?

Irakurri kapitulu osoa Job 38