Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:25-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides,

26. Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan;

27. Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat?

28. Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac?

29. Noren sabeletic ilki da horma? norc eguin du ceruticaco içotza?

30. Urac harria beçala mokorcen dira, eta çurrumbiloaren gaina gogorcen da.

31. Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco?

Irakurri kapitulu osoa Job 38