Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta erran dut: Horraraino ethorrico haiz eta ez duc eguinen aitzinago, eta hor lehertuco dituc hire tirain hantuac.

12. Sorthu çarenaz gueroztic çuc manatzen othe duçu arguidiria, eta arguizcorriari çuc erakusten othe dioçu bere lekua?

13. Çuc iharrosiz iduqui othe ditutzu lurraren buruac eta hartaric eragotzi gaixtaguinac?

14. Itchura berrituco çaio, buztinac hatz bat harcen duen beçala, eta egonen da soineco bat iduri.

15. Gaixtoei beren arguia kendua eta beso gora hautsia içanen çaizcote.

16. Sarthu othe çare itsaso-barneraino eta ibili lecearen ondarretan?

17. Herioaren atheac idequiac içan çaizquitzu? ikusi duçu hango sarce belça?

18. Beguia eman dioçu lurraren çabalari? Erran diçadatzu guciac, balin badaquizquitzu.

19. Non egoten da arguia, eta cein da ilhumbeeen lekua,

20. Bakotcha bere eremura eraman deçaçun eta eçagut detzatzun hequien egoitzetaco bideac?

21. Aitzinetic othe cinaquien sorcecoa cinela, eta eçagutzen othe cinduen çure egunen lucetasuna?

22. Sarthu çare elhurraren bildeguietan? ikusi ditutzu harriaren bildeguiac,

Irakurri kapitulu osoa Job 38