Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, xirimola baten erditic minçatuz, Jaincoac erran çaroen Jobi:

2. Çuhurciaren erranac jaquitategabeco elhetan inguratzen dituen hori nor da?

3. Guiçon batec beçala tinca çaçu guerria; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardetsico darotaçu.

4. Non cinen lurraren asentuac jarcen nituenean? Erradaçu, adimenduric balin baduçu.

5. Erraçu, balin badaquiçu, norc eçarri dituen haren neurriac, edo norc hedatu dioen gainetic haria?

6. Ceren gainean dira gogortuac haren asentuac, edo norc jarri du haren izquinaharria,

7. Arguiçagui goixtiarrec batean laudatzen nindutenean, eta Jaincoaren umeac oro bozcariotan çaudenean?

8. Itsasoa antaperetan norc hersi du, jauzten cenean amaren sabeletic ilkitzen balitz beçala,

9. Hedoi bat ematen naronean estalguitzat, eta gobelaz inguratzen nuenean haurtasuneco xatharrez beçala?

10. Inguruan eçarri diozcat ene cedarriac, haga eta atheac.

11. Eta erran dut: Horraraino ethorrico haiz eta ez duc eguinen aitzinago, eta hor lehertuco dituc hire tirain hantuac.

12. Sorthu çarenaz gueroztic çuc manatzen othe duçu arguidiria, eta arguizcorriari çuc erakusten othe dioçu bere lekua?

13. Çuc iharrosiz iduqui othe ditutzu lurraren buruac eta hartaric eragotzi gaixtaguinac?

Irakurri kapitulu osoa Job 38