Itun Zaharra

Itun Berria

Job 37:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hortaz lazten da ene bihotza eta bere lekutic eguiten du.

2. Haren minçoac emanen darotzuen ikaran ençun çatzue haren irakaspena eta haren ahotic ilkitzen den burrumba.

3. Beguira dago bera ceru gucien azpira, eta haren arguiac jotzen du lurraren bazter batetic bercera.

4. Haren ondotic burrumbatuco du harrabots lazgarriac, bere orroa handiarequin carrascatuco du; eta orroa ençun denean, nihor ez da ausartatuco cerezcoa den bilhatzera.

5. Gauça handi eta ecin-ikartuzcoac eguiten dituen Jaincoac ikaragarriqui burrumbaraciren du bere boça.

6. Harec manatzen diote jauts ditecen lurrera elhurrari, neguco uriei eta bere hazcartasuneco çophernei;

7. Harec ciguiluaz jotzen ditu guiçon gucien escuac, batbederac eçagut detzan bere eguinçac.

8. Basaberea bere gordegailura sarthuco eta bere cilhoan egonen da.

9. Hegoa beheretic heldu da phecia, eta hotza ipharretic.

10. Jaincoac haice eguin, eta horma gogorcen da; berriz haice eguin, eta ur turrustetan badihoa.

11. Oguiac ur esque daudeci hedoiei, eta hedoiec beren arguia hedatzen dute.

12. Inguruan badoaci hequiec manatzen dituenaren nahiac igorcen dituen edocein toquitara, lurraren hedadura gucian bidalcen dituen leku gucietara,

13. Edo leinu batera, edo lur batera, edo haren urricalmenduco cein-nahi toquitan aurkitzeaz mana deçoten.

14. Oi Job, ençun çaçu hau; bara çaite; beguia emoçute Jaincoaren sendagailei.

Irakurri kapitulu osoa Job 37