Itun Zaharra

Itun Berria

Job 35:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ecen erran duçu: Çucen dena ez da çure gogaraco, edo cer baliatuco çare, nic bekatu eguiten badut?

4. Hargatic ihardetsico diotet nic çure solasei, eta çure adisquideei çurequin batean.

5. Beguiac eman çatzu cerurat, eta ikusaçu; çaudezcote ceruei beguira; cembatez da çutaz gorago!

6. Bekatu eguiten baduçu, cer bidegabe ekarrico dioçu? Eta metaca balira ere çure tzarqueriac, cer cinduque haren contra eguinic?

7. Bada, çucenqui ibiliz ere, cer emanen dioçu, edo cer on duque çure ganic?

8. Çure gaixtaqueriac çure idurico guiçon bati bidegabe ekar dioçoque, eta çucentasunac on eguinen dio guiçaseme bati.

9. Gueçurrez belçatzen hari direnen ostearen gatic, oihuz egonen dira; erregue gaixtoen borchen ariaz harico dira marrascaca;

10. Eta nihorc ez du erran: Non da Jaincoa, ni eguin nauena, gabaz cantuac ematen dituena,

Irakurri kapitulu osoa Job 35