Itun Zaharra

Itun Berria

Job 35:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eliu beraz hunela minçatu cen berriz:

2. Job, uste othe duçu çure gogoeta beharbeçalacoa cela erran duçunean: Jaincoa baino çucenagoa naiz ni?

3. Ecen erran duçu: Çucen dena ez da çure gogaraco, edo cer baliatuco çare, nic bekatu eguiten badut?

4. Hargatic ihardetsico diotet nic çure solasei, eta çure adisquideei çurequin batean.

5. Beguiac eman çatzu cerurat, eta ikusaçu; çaudezcote ceruei beguira; cembatez da çutaz gorago!

6. Bekatu eguiten baduçu, cer bidegabe ekarrico dioçu? Eta metaca balira ere çure tzarqueriac, cer cinduque haren contra eguinic?

7. Bada, çucenqui ibiliz ere, cer emanen dioçu, edo cer on duque çure ganic?

8. Çure gaixtaqueriac çure idurico guiçon bati bidegabe ekar dioçoque, eta çucentasunac on eguinen dio guiçaseme bati.

Irakurri kapitulu osoa Job 35