Itun Zaharra

Itun Berria

Job 34:26-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Guiçon tzar batzu beçala, gucien aitzinean joco ditu hainac,

27. Ceinac berariaz beçala urrundu baitira haren ganic, eta ez baitituzte nahi içan haren bideac eçagutu,

28. Haren gana helarazteco beharraren oihua eta noharroinaren deihadarra.

29. Ecen baquea ematen badu, norc hoben atheraco dio? Eta bere beguithartea gordetzen badu, norc bilhatuco du cer aria duen populuen edo guiçon gucien gainean?

30. Harec populuaren bekatuen gatic erreguinarazten du guiçon aleguiacaria.

31. Ni Jaincoaz minçatu naicenaz gueroztic, çu ere etzaitut debecatuco.

32. Makur banabila, argui neçaçu; tzarqueriaric erran badut, ez naiz guehiago minçatuco.

33. Jaincoac çure gainera ez othe leçaque erorraraz ene solas makurra, çure desgogaraco içan den arren? Ecic çu hasi çare minçatzen, eta ez ni; eta cerbait hoberic balin badaquiçu, minça çaite.

34. Adimendutaco guiçonac minça bequizquit, eta guiçon çuhurrac ençun beneça.

35. Job ordean çoroqui minçatu da, eta hunen solasec ez dute umotasunic aguercen.

36. Ene aita, Job frogatua içan bedi azqueneraino; ez beçaite bara tzarqueriaco guiçonaren gainetic;

37. Ceren duen burhoa bere bekatuen gainera eçarri, gure artean berriz hersatua içan bedi; eta orduan ber: solasez Jaincoa deith beça juiamendutara.

Irakurri kapitulu osoa Job 34