Itun Zaharra

Itun Berria

Job 34:20-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Erregue edo buruçagui, bat-batean hilen dira; gauaren erdian jaucico da populua, eta eceztatuco dira; eta gaixtoac bicia galduco du nihorc lagundu gabe.

21. Ecen Jaincoaren beguiac guiçonen bideen gainean daude, eta beguiz daduzca hequien urhats guciac.

22. Ez da ilhumberic, ez herioaren itzalic, hequien-pean gordetzeco tzarqueria eguiten dutenac.

23. Ez da alabainan guehiago guiçonaren ahalean Jaincoari goatea çucentasunaren gainean jaçarcera.

24. Xahutuco ditu asco eta asco ecin erran becembat, eta berce batzu eçarrico ditu hequien orde;

25. Ceren baitaquizqui hequien eguitateac, eta hargatic gaua eguinen du hequien gainera, eta xahutuac içanen dira.

26. Guiçon tzar batzu beçala, gucien aitzinean joco ditu hainac,

27. Ceinac berariaz beçala urrundu baitira haren ganic, eta ez baitituzte nahi içan haren bideac eçagutu,

28. Haren gana helarazteco beharraren oihua eta noharroinaren deihadarra.

29. Ecen baquea ematen badu, norc hoben atheraco dio? Eta bere beguithartea gordetzen badu, norc bilhatuco du cer aria duen populuen edo guiçon gucien gainean?

30. Harec populuaren bekatuen gatic erreguinarazten du guiçon aleguiacaria.

31. Ni Jaincoaz minçatu naicenaz gueroztic, çu ere etzaitut debecatuco.

32. Makur banabila, argui neçaçu; tzarqueriaric erran badut, ez naiz guehiago minçatuco.

33. Jaincoac çure gainera ez othe leçaque erorraraz ene solas makurra, çure desgogaraco içan den arren? Ecic çu hasi çare minçatzen, eta ez ni; eta cerbait hoberic balin badaquiçu, minça çaite.

34. Adimendutaco guiçonac minça bequizquit, eta guiçon çuhurrac ençun beneça.

35. Job ordean çoroqui minçatu da, eta hunen solasec ez dute umotasunic aguercen.

Irakurri kapitulu osoa Job 34