Itun Zaharra

Itun Berria

Job 33:22-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Hurbildua da ustelduco den ordura, eta haren bicia heriotzeari alderatu çaio.

23. Orduan baldin mila ainguerutaric bat içaten bada haren alde minçatzen dena, guiçonaren çucentasunaz aithor emateco;

24. Hartaz urricalduren da Jaincoa, eta erranen du: Athera çaçu jauts ez dadien lurrean ustelcera; aurkitu dut horri beguithartez jarceco aria.

25. Oinhaceec iretsi dute horren haraguia, bihur bedi bere gaztetasuneco egunetara.

26. Othoiztuco du Jaincoa, eta Jaincoa beguithartetsu içanen çaio; guiçonac bozcariorequin ikusiren du haren beguithartea, eta Jaincoac bihurturen dio bere xuritasuna.

27. Hunec beguiratuco diote berce guiçonei eta erranen du: Bekatu eguin dut, eta cinez hobendun eguin naiz, eta ez dut halere mereci nuena içatu.

28. Horrela bere bicia atheratu du heriotzera goatetic, bainan iraunez oraino, goça deçan arguia.

29. Horra bada, horiec oro Jaincoac hirur aldiz eguiten ditu guiçon bakotchari,

30. Haren bicia heriotzetic bihurrarazteco eta guiçon bicien arguiaz arguitzeco.

31. Job, çaude atzarria eta ençun neçaçu; eta minço naiceno, çaude othoi ixilic.

32. Balin baduçu ordean cer erran, ihardets darotaçu, minça çaite; nahi dut ecen garbi aguer ahal çaitecen,

33. Erratecoric ez baduçu, adi neçaçu; çaude ixil, eta irakatsiren darotzut çuhurcia.

Irakurri kapitulu osoa Job 33