Itun Zaharra

Itun Berria

Job 33:19-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Oinhaceez halaber larderiatzen du bere ohean, eta maletarazten ditu haren heçur guciac.

20. Guiçona hala denean, oguiac eta lehen barnea lehiatzen cioen jatecoac jotzen diote gogoa.

21. Urcen da haren haraguia; eta estaliac cituen heçurrac, aguerian jarrico çaizco.

22. Hurbildua da ustelduco den ordura, eta haren bicia heriotzeari alderatu çaio.

23. Orduan baldin mila ainguerutaric bat içaten bada haren alde minçatzen dena, guiçonaren çucentasunaz aithor emateco;

24. Hartaz urricalduren da Jaincoa, eta erranen du: Athera çaçu jauts ez dadien lurrean ustelcera; aurkitu dut horri beguithartez jarceco aria.

25. Oinhaceec iretsi dute horren haraguia, bihur bedi bere gaztetasuneco egunetara.

26. Othoiztuco du Jaincoa, eta Jaincoa beguithartetsu içanen çaio; guiçonac bozcariorequin ikusiren du haren beguithartea, eta Jaincoac bihurturen dio bere xuritasuna.

27. Hunec beguiratuco diote berce guiçonei eta erranen du: Bekatu eguin dut, eta cinez hobendun eguin naiz, eta ez dut halere mereci nuena içatu.

Irakurri kapitulu osoa Job 33