Itun Zaharra

Itun Berria

Job 33:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Job, adi çatzu beraz ene hitzac, eta beharria emoçute ene solas guciei.

2. Huna non idequi dudan ahoa, minça dadiençat ene mihia.

3. Bihotz lainotic ilkico dira ene hitzac, eta eguia garbia erranen dute ene ezpainec.

4. Jaincoaren izpirituac eguin nau, eta Ahalorotacoaren hatsac nau biztu.

5. Ihardets diçadaçu, ahal baduçu, eta buruz buru jar çaquizquit.

6. Bai ni, bai çu, Jaincoac eguinac gare, eta lur beretic orhatu gaitu.

7. Arren ene anceac ez beçaitza lotsa, ez-eta ene mihiaren ederrac aspira.

8. Ene beharrietara çuc erran duçu, eta ongui aditu ditut çure solas hauquiec:

9. Garbi naiz eta hobenic gabe; nothagabe naiz eta tzartasuna ez da ene baithan.

10. Ecen Jaincoac ene baithan erratecoac bilhatu ditu, bere etsaitzat nindaucalacoan;

11. Estecan eçarri ditu ene oinac, eta çaindu ditu ene bidexca guciac.

12. Hortan, bada, etzare garbi. Ihardetsiren darotzut, guiçonaz handiagoa dela Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Job 33