Itun Zaharra

Itun Berria

Job 32:7-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Alabainan ene ustequeria cen adina minçaturen cela, eta urtheec irakatsiren çutela çuhurcia.

8. Ordean, ikusten dudan beçala, izpiritua guiçonetan den arren, Ahalorotacoaren ganic heldu da adigarria.

9. Çuhurrenic ez dira bethi adin handicoac, ez-eta çaharrac çucenaren adimendua guehienic dutenac.

10. Hargatic erranen dut: Ençun neçaçue, nic ere daquidana erakutsiren darotzuet.

11. Ecic çuen solasei beguira egon natzaiote; çuen umotasunaren ençuten egotu naiz, hitzez gauçaren xuritzen haritu çareteno;

12. Eta uste içan dudano cerbait erranen cindutela, iguriqui içan dut: bainan ikusten dudan beçala, çuetaric nihor ez da Jobi jaçar eta hunen solasei ihardets deçaqueenic.

13. Ez beçaçue erran: Aurkitu dugu çuhurcia; Jaincoac egotzi du Job, ez guiçonac.

14. Jobec niri ez darot deus erran, eta nic ez diot çuen solasen arabera ihardetsiren.

15. Lotsatuac dira, ez dute guehiago ihardesten, eta hitza beren ahoan tapatu dute.

16. Ceren beraz iguriqui dudan, eta ez diren minçatu; bekoz beko egotu diren, eta ez duten ihardetsi;

17. Ni ere minçaturen naiz ene aldian, eta erakutsiren dut daquidana;

18. Ecen erratecoz bethea naiz eta barneco izpiritu batec hersatzen nau.

19. Ene barnea da hatsbideric ez duen limburreta beçala, ceinac unci berriac çartarazten baititu.

20. Minçaturen naiz, hats aphur baten harceco; idequico ditut ezpainac, eta ihardetsico dut.

21. Nor-nor-den ez naiz beguiratuco eta ez dut Jaincoa guiçonaren kide eçarrico.

22. Ez daquit alabainan cembat naicen bicico, eta hean eguin nauenac laster ez nauen hemendic kenduco.

Irakurri kapitulu osoa Job 32