Itun Zaharra

Itun Berria

Job 32:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, hirur guiçon hequiec utzi çuten Jobi ihardestea, ceren çucençat çaducan bere burua.

2. Eta Baraquel Buztarraren seme Eliu, Erramen odoleticacoa, samurtu eta gaitzitu cen; eta Joben contra hasarretu cen, erraten çuelacotz çucena cela Jaincoaren aitzinean.

3. Gaitzitua cen, berriz, haren adisquideen contra, aria onic etzutelacotz kausitu Jobi ihardesteco, bainan Job hobendun erratea baicic etzutelacotz eguin.

4. Eliu beraz, Job minço celaric beguira egon cen, minço cirenac çaharragoac cirelacotz.

5. Bainan ikusi çuenean hirurec ecin ihardets ceçaquetela, handizqui samurtu cen.

6. Eliu, Baraquel Buztarraren semeac ihardestean erran çuen: Adinez ni naiz gazteena eta çuec aldiz, çaharrenac; hargatic burua beheitituric herabe içan naiz çuei erakusteco cer iduritzen çaitan hiri.

7. Alabainan ene ustequeria cen adina minçaturen cela, eta urtheec irakatsiren çutela çuhurcia.

8. Ordean, ikusten dudan beçala, izpiritua guiçonetan den arren, Ahalorotacoaren ganic heldu da adigarria.

9. Çuhurrenic ez dira bethi adin handicoac, ez-eta çaharrac çucenaren adimendua guehienic dutenac.

10. Hargatic erranen dut: Ençun neçaçue, nic ere daquidana erakutsiren darotzuet.

11. Ecic çuen solasei beguira egon natzaiote; çuen umotasunaren ençuten egotu naiz, hitzez gauçaren xuritzen haritu çareteno;

12. Eta uste içan dudano cerbait erranen cindutela, iguriqui içan dut: bainan ikusten dudan beçala, çuetaric nihor ez da Jobi jaçar eta hunen solasei ihardets deçaqueenic.

13. Ez beçaçue erran: Aurkitu dugu çuhurcia; Jaincoac egotzi du Job, ez guiçonac.

Irakurri kapitulu osoa Job 32