Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Baldin çucembideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta nescatoaren alderat, makur cerbait çutenean enequin;

14. Cer eguinen dut arren, Jaincoa juiatzera jaiquico denean? Eta cer ihardetsico diot bilhatzera abiatzen denean?

15. Ez othe nau amaren sabelean eguin ene sehia ere eguin içan duenac? eta ni sabelean irazquitu nauena eta hura eguin duena, ez othe da Jainco bera?

16. Beharrari nahi çuena ez badiot ukatu, eta alhargunaren beguia ez badut iguri egonaraci;

17. Ene ahamena bakarric jan ez badut, eta umeçurçac hartaric jan içan badu;

18. (Ecen ene haurretic urricalmendua enequin handitu, eta ene amaren sabeletic enequin atheratu da;)

19. Erdeinatu badut bideanta has celacotz, eta jende beharra etzuelacotz estalguiric;

20. Baldin haren alderdiec ez banaute benedicatu, eta ene ardien ilearequin ez bada berotu;

21. Baldin escua alchatu badut umeçurçaren gainera, athean hazcarrago nincela ikusten nuenean ere;

22. Sorbalda bere lotgunetic eror bequit, eta ene besoa bere heçurrequin crasca bedi.

Irakurri kapitulu osoa Job 31